Pirinio Atlantikoetako Departamentuak, herritarren bozka baten bidez, denen zerbitzuko diren tokiko iniziatiba batzuei aintzina segitzeko edo garatzeko ahalak emaiteko Buxeta Partehartzaile bat plantan jarri du. Horrela, bere kantonamenduko botz kopuru haindiena ukanen duen proiektuak 50.000 €-rainoko laguntza jaso dezake, eta hori da Tinda-rekin, Biarnoko tokiko monetako lagunekin, irudikatu dugun proiektuaren kasua!

Eusko eta Tinda eskuz esku

Tokiko monetak egunerokoan eta konkretuki ekonomiaren birkokatzean eta trantsizio ekologikoan eragitzen duten tresnak dira. Baina eragin handia izaiteko, ahalik eta gehien erabili behar dira. Beraz desafio haundi bat gainditu behar dute: erakargarri eta erabiltzeko errazak diren tresnak sortu eta profesionalizazio maila lortu. Azpiegitura numerikoen modernizatzeko erronka horri erantzuteko, Eusko, Euskal Herriko monetak, eta Tinda, Biarnoko tokiko monetak, indarrak batu dituzte eta eskuz esku aintzinatzen dira.

 

Nola bozkatu?

Pirinio Atlantikoetan bizi, lan egin edo ikasten ari den 11 urtetik gorako edonork bozka dezake.


1. Plataforman izena eman: Facebook-eko kontuaren bidez (bat-batekoa) edo izen-emaite orriaren bidez. Ez ahantz zure helbide elektronikoaren baieztatzea (baieztatzeko maila ez baduzu jaso, zure “spam” karpetan so egin).
2. Gainean “bozkatu”-n klik egin, eta joan Eusko/Tinda proiektuaren orrira (aurkitzeko, idatzi Eusko “Hitz gakoak edo erreferentzia” laukian [“Mots clés ou référence”], edo hemen egin klik). Ondotik, zure botza eman “Bozkatu honen alde” [“Voter pour”] botoi berdean klik eginez.
3. Zure botza kontuan hartua izan dadin, beste bi proiekturen alde bozkatu behar duzu. Horretarako, gainean ezker den “Proposamenen zerrenda” [“Liste des propositions”] klik egin.

Beste proiektuak sustengatu

Botzaren baliozkotzeko, bakoitzak 3 proiekturen alde bozkatu behar du, eta buxeta hartehartzailearen bozkan parte hartzen duten beste 318 proposamen guztiek laguntza merezi dute.
Hala ere, Eusko kide edo geroko kideek eramaiten dituzten zenbait proiektu ikusi ditugu (agian ez dugu nehor ahantzi… 😅). Idatzi beren izena 319 proposamenen zerrendako “Hitza-goakoak edo erreferentzia” [« Mots clés ou référence »] laukian:

Seaska – Ikastola Numerikoa
Lokala – Imaginer et aménager ensemble une recyclerie et atelier d’auto-réparation
Aima – Mise en place d’une plateforme de réemploi d’aides techniques médicales pour faciliter le maintien des personnes âgées et handicapées à domicile
Recyclarte – Récup’ et réparations participatives et citoyennes
Selgarrekin – Nouvelles activités pour la gratuiterie Selgarrekin
Hegalaldia – Un chouette territoire – Agriculture et Biodiversité
Ezti Etxea – Création de la première miellerie collective et participative du Pays Basque
Les Petits popotins – Service de location-nettoyage de couches lavables pour bébé confectionnées au sein de l’association
Patx’Ama – Déconstruction et réemploi des matériaux de construction
Maison de l’Economie sociale et solidaire – Jardin Perm’mazon
Les Carrioles vertes – La consigne verte : des collecteurs de biodéchets installés sur vos trajets quotidiens !
Sabaia – Une épicerie solidaire et participative en Pays-Basque intérieur / Elkartasunezko epizeria partehartzailea Barnekaldean
Elkarlan – Création d’une plateforme pour favoriser l’épargne citoyenne et solidaire
Arruntza’koop – Création d’une épicerie de quartier participative et solidaire
Aiba – La vallée des Aldudes : une vallée qui prend son destin en main
Larrunkoop – Une épicerie d’avenir Ecologique, Sociale et Solidaire (idée déposée hors plateforme internet)
Dialogue social Pays Basque – Relocaliser l’économie en faisant travailler entre elles les TPE/PME du Pays Basque
Etxalde – Libérer l’initiative des habitants, pour des logements améliorés !
Gaia – Jeux traditionnels basques en mode 2.0 : Créer un pont entre tradition et modernité
US Nafarroa – Mobilité et sport au féminin
Magala – Familientzako Magala ostatua Baionan – Café des familles Magala à Bayonne

Esker beroenak zure laguntzarentzat!