Lan eskaintza

Community Manager –

Digital komunikazio laguntzailea

Enplegatzailea : Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque elkartea
Iraupena : 8 hilabete
Kontratu mota : Mugatua.- Mugagabea bilaka daiteke.
Misioaren hasiera : 2020ko ekaina
Lan saria : Perfilaren arabera. Osasun kutxa
Asteko lan denbora : 30 oren astean

Lekua : Baiona

ELKARTEA

Euskal Moneta elkarteak Eusko, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria sortu zuen 2013ko urtarrilaren 31an, bi helbururekin: ekonomia birkokatzea eta euskararen erabilera publikoaren sustatzea.

Gaur egun, Euskal Monetak 11 langile, 3.800 kide partikular, 1053 enpresa eta elkarte eta 23 herriko etxe kondatzen ditu eta 1.786.000 eusko ditu zirkulazioan (Euskal Monetak kudeatzen dituen kontu eta billete moduan).

Bere garapen planaren helburua “Trantsizio ekologikoa azkartuko duen lurralde garapenerako tokiko moneta eredu bat” sortzea da. Eredu hori beste lurralde batzuetan zabaltzeko helburuarekin, Euskoak formakuntza erakundea den Tokiko Moneten Institutua sortu du.

MISIOAK
Bere taldearen profesionaltasunari eta berrikuntza gaitasunari esker, Euskoa Europako tokiko monetarik garrantzitsuena da. Errekrutamendu horren bidez, bere komunikazio poloa indartu nahi du, uda honetan egingo diren bi kanpaina estrategikoren arrakasta segurtatzeko: ordaintzeko aplikazioa eta Oporrak Euskotan (Euskal Herriko Turismo Bulegoekin lankidetzan).

Udatik haratago, Community Manager / digital komunikazioko laguntzaileak, komunikazio eta gertakari antolatzaile arduradunaren ardurapean eta proiektuaren baloreak errespetatuz, Euskok sare sozialetan duen presentzia indartuko eta egituratuko du, batez ere, digtal komunikazioan (mailing-ak, berripaperak, interneteko gunea), helburu horiekin:

  • Euskoren lorpenak ezagutaraztea eta bere ospearen haunditzea

  • Jarraitzaileak kide bilakaaraztea

  • kideak mobilizatu, eusko gehiago erabil dezaten

Orokorrean, Community Manager / digital komunikazio laguntzileak laguntza emango die Euskoren sare profesionala garatzen duten garapen arduradunei eta saltoki eta enpresetan afitxaketa elebiduna egiten duten euskara garapen arduradunei.

AKTIBITATE NAGUSIAK

  • Bazkideekin lotutako kanal anitzeko kanpainak egitea eta animatzea

  • Edukien sortzea

  • Kideen eta jarraitzaileen komunitatearekiko harremanak sustatzea

  • Euskal Monetako talde kidek laguntzea beren ekintzetan

  • Elkartearen ekosistemaren zaintza eta garapena

  • Berripaperen idaztean eta web guneko eguneratzeetan laguntzea

PERFILA ETA GAITASUNAK

  • Gutxienez bi urteko esperientzia hein bereko lanpostuan

  • Sare sozialak ongi menderatzea

  • Gaitasunak sorkuntza grafikoan

  • Egokitzeko gaitasuna eta zalutasuna

  • Autonomian lan egiteko eta antolatzeko gaitasunak

  • Iniziatibak hartzeko gaitasuna

  • Harremanetarako, entzuteko eta elkarrizketarako gaitasunak

  • Frantsesa ongi menperatzea. Euskararen menperatzea gehigarri bat da

CV et motibapen gutunak igorri : dante@euskalmoneta.org