Euskoaren pegatina berria atera berri da, hiru aldaketarekin:

 

  1. Lehenik, euskotan ordaindu daitezken komertzioak hobeto ikusteko, bertsio berri hori askoz ikusgarriagoa da kolore biziagoei eta, kontrastea sortzeko, logoa inguratzen duen bazter txuriari esker.

 

  1. Mezua ere piskat aldatu da: «Hemen euskoz ordaindu!», eusko kide bakoitzak aukera duen aldi oro euskoak ateratzea bultzatzeko, ahal bezain bat komertzioetan! Euskoekin ordaindu, trantsizio ekologikoaren, euskararen eta Euskal Herriaren garapenaren alde eragiteko, eta laguntzen dugun elkartea diruz laguntzeko!

 

  1. Azkenik, euskarari buruzko mezua argiago jarri dugu: euskara maila zehazten zuen 1, 2, 3 zenbakien ordez, logo berri bat jarri dugu, bi maila azaltzen dituen bola beltz batena:

– «Euskaraz»: komertzio horretan euskaraz hitzegiten dutela adierazten du;

– «Lehen hitza euskaraz»: komertzio horretan euskaraz ez dutela egiten adierazten du, edo behintzat ez osoki euskaraz, baina sartuz gero euskaraz agurtzea gomit zireztela. Pertsonak ez badu batere euskaraz egiten frantsesez erantzungo dizu, eta piskat hitzegiten badu, horri esker ahalko dituzue bi hitz euskaraz trukatu, ondotik frantsesera pasa behar baduzue ere!