Zure burua aurkezten ahal duzu bi hitzez?

Coline dut izena, eta jatorriz Avignonekoa naiz.  Orain dela hilabete bat eta erdi Baionan bizitzen hasi naiz. Urte batzuk atzerrian pasa ondoren, erabaki dut Frantzian finkatzea nire engaiamendua segituz elkarte munduan, biziki garatua dena euskal kostaldean.

Zer egiten duzu Euskoan?

Laguntzailea naiz, Eusko Egunarentzat logistika arduraduna. Eusko festa handi hori martxoaren 10an izango da, eta beste hainbat laguntzaile izango dira.

Zergatik Euskoan kidetu zara?

Eusko kide naiz, euskoa erabiliz herritarrei boterea itzultzeko, gure kontsumitzeko manerari zentzu etiko bat emaiteko eta zerga ihesaren kontra aktiboki altxatzeko era bat delako.

Euskoak aldatu ote du zure kontsumitzeko manera?

Gehiago kontrakoa gertatu zait. Nere kontsumitzeko manerak bultzatu nau Eusko komunitatean sartzera. Alabaina, bertako, iraunkor eta sasoiko kontsumitze arrozoibideko segida logika batean kokatzen da Euskal Moneta.

Euskoan laguntzaile izaiteak, zer erran nahi du zuretzat?

Euskal kulturan eta komunitatean murgiltze azkar eta zuzena adierazten dit Euskoan laguntzaile izaiteak. Ez naiz hemengoa, tokiko herritarrek bultzaturiko engaiamendu ezberdinak azkar ezagutzeko eta bertan engaiatzeko aukera ematen dit.

Zer erakartzen dizu laguntzaile esperientzia honek?

Martxoaren 10eko egunarentzat dudan laguntzaile esperientzia honek horrelako gertakari baten antolaketa ikusteko eta ulertzeko aukera ematen dit, eta ardura berri batzuk nire gain hartzen ikasteko bidea ireki dit. Jende berria ezagutzeko eta engaiatuagoa den multzo sozial bati -zeinekin sinesteak partekatzen ditudan-  irekitzeko aukera eman dit.

Euskoak dituen baloreen artean, zein d(ir)a zutaz hurbilenak d(ir)ena(k): ekologia, elkartasuna edo euskararen zaintzea?

Nire sineste pertsonalak, biologo gisa, ekologiaren aldekoak dira. Nere ustez, gure gobernuaren kezka nagusienetako bat izan beharko luke. Elkartasuna nere borroka guztien bihotzean dago ere bai, ingurumenaren aldeko edozein mugimendu sozialen oinarria delako.

Zer erran nahi zenieke laguntzaile izateko zalantzak dituzten pertsonei?

Ingurumen eta sozial gaietaz arduratuak diren jende guztiei, Euskoaren garapenean parte hartzeko errango nieke, kidetuz edo laguntzaile izanez. Laguntzaile izatea guztioi ekiteko aukera ematen digun ekintza sinple bat da.