Martxoaren 10ean igandearekin, Eusko Egunak, beste hainbat animazioen artean, Pirritx eta Porrotxen azken ikusgarriaz gozatzeko aukera emango dizue. Irria eta euskara uztartzen dituen pailazo taldeak urtero baloreak trasmititzea helburu duen gai berri bat joarretzen du.

Egunerokoa aztertuz dute ikusgarriaren gidoia lantzen: elikagaien kalitatea eta jatorria, etorkinen egoera, ekologia, familia modeloak… Txikiei zein handiei zuzenduak diren gizarte gaia horiek antzerkia, kantua eta dantzaren bidez lantzen dituzte. 

Luma haurtzaindegiak antolatzen duen beraien ikusgarriarentzat hitzordua duzue Baionan martxoaren 10ean 10:30etatik 11:30ak arte Eusko Egunaren karietara, Baionako Elkarteen Etxean (Glain). Sartzea: 7,50 €/eusko edo 7 €/eusko aurre salmentan.

Ikusgarriaren ondotik, urtero bezala txiki zein handiagoentzako antolatuak diren animazio eta jokoetan parte hartzen ahalko duzue ere, eta, Eusko merkatua bisitatu, tokiko talo biologiko bat dastatu, ostatuan pote bat hartu eta txarangaren doinuekin eguna alaitu, etabar. Eguna atxiki!