Eusko Eguna prestatzen ari gira, urteroko Euskoaren besta handia. Martxoaren 10an Baionan izanen da, eta urtero bezala laguntzaileak behar ditugu.
Zure gaitasunak, libre dituzun orduak edo egin nahi duzuna edonolakoak izanikan ere, gure laguntzaileen taldean zuretzat tokia daukagu!
Guregana hurbildu zaitez, guztion beharra izango baitugu! Izena emateko, hemen klikatu: inprimakia linean.
Ekimenerako materiala bilatzen dugu ere: bi barnum, eta soinu tresneri ibiltari bat. Regis-ekin harremanetan jarri e-mezuz (regis[a]euskalmoneta.org) edo 0689463115.
Aitzinetik milesker!