Hozka berri bat gainditu berri dugu: dagoeneko 1300 kidek irekitako eusko kontuetan 50 000 eusko sartuak dira hilabetero automatikoki. Eusko horiek ondotik beraien euskokartarekin baliatzen dituzte komertzioetan, edo euskoak kontutik ateratzen edozein aldaguneetan.

Hilabeteko aldaketa automatikoa nola dabil? eusko kontu bat irekitzen duzularik, hilabetero kontu horretan sartu nahi duzun diru heina aukeratzen duzu. 100 eusko baldinbada, Euskal Monetak hilaren 10n 100 euro hartuko ditu zure euro kontutik, eta 48 ordutan zure eusko kontuan 100 eusko sartuko ditu.

Bistan dena zure hilabeteko truke automatikoa txikitu edo handitu dezakezu, linean daukazun eusko kontuan konektatuz.

Duela urte bat, 2018ko urtarrilean, hilabetero 31 000 eusko sartuak ziren orduan irekiak ziren 892 eusko kontuetan. Horrek erran nahi du urte betez eusko kontu bat baino gehiago irekia izan dela egunean! Eta mugimenduak gora egiten du!

Ez baduzu oraindik egina, zuk ere eusko kontu bat ireki: Euskoari urtean ematen zaion urtesaria balio du besterik ez, ez baitago kontu gasturik, eta bere baliagarritasuna hirukoitza da. 50 000 euro trukatzen direlarik:

50 000 eusko sartuak zirkuito laburrean, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde

– 1500 euskoko dohaintza laguntzen dituzuen elkarteentzat eusko %3ari esker

– eta 50 000 euro hartuak zuen euro kontuetan (ekologikoak ez diren banketxe batzuetan gehienetan…) banku etiko batera joateko, Euskal Monetak erreserban jartzen baititu Crédit Coopératif banketxean.

Kondu bat idekitzeko, hemen da