Zure aktibitatea bi hitzez aurkezten ahal diguzu ?

Édouard Oxoby: Telefonia eta informatika saltegi bat gira, Hazparne hiri erdian kokatua. Operadore anitzen eta marka anitzetako salmentak egiten ditugu: inpresioa, osagarriak, telefonoak, informatika materiala, etabar. Gure produktuak saltegian eta gure webgunean erosi daitezke.

Erreprodukzio zerbitzu bat dugu ere, eta profesionalen eta partikularrentzat konponketa tailer bat dugu ere, Hazparne eskualde guztiarentzat.

Eusko Aldagunea gira ere: denak etortzen ahal dira gure saltegira kidetzera, kontu bat irekitzera, edo eurotik euskora dirua aldatzera.

Zein da, zure ustez zure saltegiaren indarra? 

Gure indarra hurbiltasuna da. Gure eskualdean gu bezalako saltegiak bakanak dira. Hazparneko herritarrei autoa hartu behar ez izateko aukera ematen diegu telefonoa konpontzeko, inprimagailuarentzat tinta erosteko edo fotokopiak egiteko, ahal bezain zerbitzu eraginkorra eskainiz.

Zerk eman dizu Euskora kidetzeko gogoa? 

Niri gehien garrantzitsua iruditzen zaidana ekonomiaren birtokiratzea da. Behintzat horri esker interesatu naiz proiektuari. Tokiko monetaren bidez gizarte harremana berriz ere sortzen da. Ideia interesgarria iruditu zait eta 2012an bilera batean parte hartu ondoren, onespen batzordean sartu naiz, eta duela gutxi berriz gidaritza batzordean hasi naiz.

Aldaketak nabaritu dituzu Euskoa erabiliz? 

Zaila da aldaketa zenbatzea eta estatistiken bidez plazaratzea. Guk Euskoan kidetuz jadanik aldarrikatzen genituen baloreak berresten ditugu, eta horrela gure bezeroekin partekatzen ditugu indartzeko.

Euskoari esker harreman komertziala berriak izan al dituzu?  

Bai, Eskuz Esku profesionalen aurkitegiari esker, bertan agertzen dira euskoekin ordaindu ditzazkegun 300 hornitzaile baino gehiago. Bistan da ez dut sarean informatika hornitzailerik aurkitu, horrelakorik ez baita Euskal Herrian, baina Euskoan kide diren jatetxeak aukeratu ditut gure Biltzar Nagusientzat, gure euskarriak euskaratzeko itzultzaile bat aurkitu dut ere etabar. Orokorrean, nirekin lan egiten duten hornitzaileei Euskoa aipatuz ekosistema txiki bat hedatzen saiatzen naiz.

Eusko desafioak bete al dituzu? 

Bai, afitxaketa elebidunaren desafioa betea dugu gure saltegian, eta horri esker bezeroekin euskaraz hitzegiteko dugun nahikeria indartu dugu. Gure saltegietan seinaletika euskaratzeko Euskoak ekartzen digun zerbitzu eraginkor bat da eta dohan da.

Elkarrizketa hau irakurriko duten irakurleei mezu bat helarazi nahi? 

Zuengan eta tokian eragiteko duzuen gaitasunaz konfiantza izan, zeren norberaren engaiamenduarekin hasten da guztia!

Euskalfon aurkitzeko:

Helbide elektronikoa: info@kompa.fr
– Tel : 05.59.29.61.82.
– Saltegia: astelehenetik larunbatera: 9:00-12:00 eta 15:00-19:00 (astelehenetan hitzorduarekin)