Frantzia osoko 9 tokiko moneta Baionara hurbildu dira asteburu honetan. Hiru egunez Euskoarekin formakuntza bat egin dute, beraiek ere numerikora pasa ahal izateko.

Orotara 26 lagun ziren Lyon (moneta: La Gonette), Estrasburgo (Stück), Nantes (SoNantes), Tolosa (Sol-Violette), etabar… etorriak. Euskoaren esperientzia hurbiletik ezagutzeko eta bere esperientziaz jabetzeko parada izan dute, beraien aldetik ere linean kontu sistema bat garatzeko eta kudeatzeko, abiatze kanpaina prestatzeko, Herriko Etxeen aldetik monetaren erabilpena garatzeko, etabar.

Tokiko moneten Insitutuak Bihar formakuntza erakundearekin batera antolatua izan da formakuntza.