Tokiko moneta bertako elkarteak sostengatzeko

Azaroaren 27 honetan, 13 334 eusko banatuak izan dira Eusko sareko 43 elkartei. Marka guziak hautsiak dira. Hartzedun nagusien artean, Bizi-k 1 884 eusko bildu ditu bere 304 babesleei esker, AEK-k 720 eusko (285 babesle), eta Seaskak 688 (265 babesle). Eusko abian ezarria izan denetik, duela 5 urte kasik, 52 000 euro baino gehiago dira banatuak izan %3 Eusko sistemari esker!

2013an, Euskal Herriko tokiko moneta abian ezarria izan denetik, %3 Eusko sistema honi esker, Euskoko kide den elkarte orok, bera babestea erabaki duten kideek (30 babesletik goiti)egin erosketen  % 3 eskuratzen du urte guziz.

Enpresek, euskoak berriz erabiltzeko ordez eurotan aldatzen dituztelarik, ordaintzen duten %5-eko komisiotik datoz dohaintza hauek.

Gero eta dohaintza handiagoak lineko kontua eta euskokartari esker!

Ordu arte 11 000 euro banatzen genituelarik, 13 000 euro baino gehiago banatu dugu aurten. Sekula ez gertatu emendatze hau, 2017ko martxoan gertatu eusko numerikoaren sorreraren ondorioa da, eusko errazkiago eta gehiago erabiltzea ahalbidetzen duelako.

Horrela, gaur egun, 30 000 eusko numeriko kreditatuak dira eusko kontu bat ireki duten 800 erabiltzaile baino gehiagoko horien kontuetatik hilabete guziz. Ondotik, haien eusko kontuari lotu euskokart ordainketa kartarekin erosketak pagatzen ahal dituzte. Honekin batera, gero eta saltoki gehiagok hartzen dituzte ordainketa terminalak, haien bezeroei ordainketak euskokartez eginaraz diezazkieten.

Horrela, Euskoaren bidez, jende guziak ekonomia birkokatzen laguntzen du eta, aldi berean, bere elkartea diruz laguntzen du. Aski da horretarako Eusko kide bilakatzea eta honen sareko 650 saltoki, enpresa eta elkarteengana jotzea. Xehetasun gehiago ondoko helbidera joz www.euskalmoneta.org

Denen intereserako tokiko egitasmo finantzatzen ditu « %3 Eusko » sistemak

AMAP-en sarea lurraldean garatzea helburu duen elkartea da Inter-Amap. Hauei esker, kontsumitzaileak, hurbileko hazle eta ekoizleekin harreman zuzena lotzen dute. Inter-Amap-ek bidezko laborantza iraunkorra sostengatzen du zirkuitu laburrei lehentasuna emanez.

«  « %3 Eusko » sistemari esker, 2016an, BLE elkartearekin lankidetzan, laborantza biologikoa Euskal Herrian garatzen duen eta eusko kide den proiektu bat diruz lagundu dugu. Laborariek haien eguneroko jardueran produktu kimikoak erabil ez ditzaten laguntza ekartzea du helburu egitasmo honek. Produktu kimiko hauek lurrean eta landatzeetan hedatzen dira  emaitzak emendarazteko gisan, eta hauetako batzuk ez dira egokiak laborantza iraunkorra burutzeko. 2016etik, lagunduak izan diren 15 laboraritik 10ek hala egin dute, eta batzuek « Laborantza biologikoa » ziurtagiria lortu dute ere!

Gure 59 babesleen erosketei esker eskuratu 353 euskoen bidez, laborariei laguntza horren eskaintzen segitzen ahal dugu bai eta laborantza praktikak aldatzeko beharrezko dinamika jarraitu ere! »

Isabelle Capdeville, 2013az geroz Euskoa erabiltzen duen Euskal Heriko InterAmapeko lehendakaria.