1. Euskokarta onartzen duten komertsanteen zerrenda hemen atzeman dezakezue

 

  1. Aldaguneetan nere kondutik euskoak ateratzen ahal ditut (nere euskokartarekin, kondutik 30 eusko kentzen ditut adibidez eta aldaguneak 30 eusko emaiten dizkit eskura)

 

  1. Gainera nere eusko kondutik biramenduak egiten ahal ditut beste eusko kondu batera, dirua transferatzeko edo manaketa bat ordaintzeko (azalpen gehiago hemen)

 

  1. Hilabeteka aldatzen dudan zama aldatzen ahal dut nahi dudalarik

 

  1. Bi diru kentze automatikoen artean nere kondua kargatzen ahal dut, biramenduz edo aldagune batean (ikus hemen)

 

  1. Nere kodeekin edo beste edozerekin arazo bat baldin badut, mail bat igortzen dut support[at]euskalmoneta.org helbidera. Saltegi batek zailtasunak baldin baditu euskokartaz ordaindua izaiteko, mail honetara ere idazten ahal dut.

 

  1. Nere lagun batek ez badu oraino bere kondua ideki, euskokarta lortzeko orrialde honen begiratzea proposatzen ahal diot